Iurretako EH Bilduren ustez, Iurretako Udalak "beste aldera begiratu du orain arte" airearen kalitatearen inguruan

Anboto 2020ko ira. 24a, 18:38

Osasua  bermatzea "lehentasuna" izan behar dela diote.

Iurretako EH Bilduk ohar batean kritikatu duenez, Iurretako Udalak "ez du ezer egin airearen kalitatearen inguruan orain arte, beste aldera begiratu baino ez". Hori dela eta, Iurretako udal gobernuan dauden alderdiei (EAJ eta PSE) "airearen kalitatearen gaiari heltzeko eta behar duen garrantzia emateko" eskatu die. "Berau hobetzeko neurriak hartzen hasteko exijitu nahi diegu".

Iurretarren eta eskualdeko beste biztanleen osasuna "jokoan" dagoela diote. "Herritarrak erdigunean nahi ditugu eta berauen osasuna bermatzea lehentasun bat izan behar da".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!