Usain txarren txostena Ingurumen eta Osasun Sailei "albait arinen" bidaltzea eskatu du Durangoko EAJk

Ekaitz Herrera 2020ko ira. 24a, 16:40
Durangoko EAJko kideak, 2019ko urriko prentsaurreko batean. ARTXIBOA.

Udal gobernu taldeari eskatu dio txostena Ingurumen eta Osasun Sailei "albait arinen" bidaltzeko. Talde jeltzaleak dio aurreko gobernu taldea izan zela Tecnaliari usain txarren inguruko ikerketa egiteko enkargua eman ziona, 2019ko apirilean.

Durangoko EAJk udal gobernu taldeari eskatu dio usain txarren inguruko txostena Ingurumen eta Osasun Sailei  "albait arinen" helarazteko, "txostenaren ezaugarriak aztertzeko eta durangarren osasuna bermatzeko beharrezko neurriak ahalik eta bizkorren aztertzeko aukera izan dezaten".

Hedabideetara bidalitako oharrean, talde jeltzaleak udal gobernu taldearen jarrera ere kritikatu du. Urgentziazko prentsaurreko "alarmista" bat deitzea egotzi diote gobernu taldeari, hain zuzen, txostena "horretarako eskuduntzak dituzten agintariei eta Iurretako Udalari helarazi baino lehen". EAJk "arduraz eta gardentasunez" jokatu beharra azpimarratu du.

2019ko apirilean egindako eskaria

Durangoko EAJren esanetan, aurreko legegintzaldiko udal gobernu taldeak enkargatu zion Tecnaliari usain txarren gaineko azterketa. Ikerketak sei hilabeteko epemuga zuela, eta, ondorioz, haren emaitzak 2020ko urtarrilean jakin beharko ziratekeela dio talde jeltzaleek. "Asteon izan dugu ikerketaren emaitzen berri, epemuga bukatu eta 7 hilabetera",

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!