Gurutze Fradesek Hawaiirako sailkapena segurtatu du Brasilgo Iron Manean

Joseba Derteano 2017ko mai. 29a, 10:00
Gurutze Frades Brasilgo Iron Manean korrika. (Argazkia: @gurutzefrades)

Laugarren amaitu du podiumetik oso gertu.

Bigarren urtez jarraian Hawaiiko Konan izango den munduko txapelketan arituko da Gurutze Frades iurretarra. Asteburuan Brasilen lehiatutako Iron Manean lortu zuen sailkapena laugarren amaituta. Ohi moduan atzetik aurrerako bidea egin zuen. 15. tokian irten zen urtetatik, bosgarren amaitu zuen bizikletako tartea eta beste postu bat aurreratu zuen korrika.

 

EMAKUMEEN SAILKAPENA

1- Susie Cheetham................... 08.52.00

2- Sonja Tajsich.......................  5.36ra

3- Haley Chura........................   6.45era

4- Gurutze Frades....................  9.13ra 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!