Hegoafrikako IronMana bosgarren tokian amaitu du Gurutze Fradesek

Joseba Derteano 2017ko api. 2a, 19:34
Gurutze Frades helmugara heldu berritan. (Argazkia: @gurutzefrades)

Uretatik 19. tokian irten eta ordutik aurrera postuak irabaziz joan da.

Hegoafrikako IronManean lan bikaina egin du Gurutze Frades iurretarrak. Uretatik irten eta bizikletara igo denetik aurrera postuak irabazten joan da bata bestearen atzetik bosgarrenera heldu arte.

Bizikletako tarteko 155. kilometroan 13. zihoan. Maratoiko 24. kilometroan 10. postuan zegoen. Azken lau kilometroetara heldu denean, hirukote batean zihoan eta bosgarrenetik zazpigarrenerako postuak zeuden jokoan. Azkenean, hirukoteko indartsuena izan da eta, gainera, 21 segundora bakarrik geratu zaio laugarren tokia.

Emakumeetan Daniela Ryf suitzarrak irabazi du IronMana: 08.47.01. Gurutze Fradesek 37 minutu eta 56 segundo geroago amaitu du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!