Emakumeen Birari gaur ekingo diote Iurretan atariko erlojupekoagaz

Anboto 2016ko apirilaren 13a

Santa Apolonia auzotik Askondo kalera bitarteko erlojuaren aurkako saio bat izango dute txirrindulariek.

Iurretan ekingo dio aurtengo Emakumeen Biraren 29. edizioak. Gaurko aitzin-etapa, Santa Apolonia auzotik (kanteratik) abiatu, eta 3.3 kilometroko erlojuaren kontrako saio bat burutu beharko dute. Maldarik gabeko ibilbidea izan arren, bihurgune itxiak aurkituko dituzte txirrindulariek. Lehenengo txirrindulariaren irteera arratsaldeko 17:00tan izango da eta azken txirrindularia 19:00 inguruan heltzea itxaroten dute. Askondo, Maspe eta Bixente Kapanaga trafikoarentzat itxita egongo dira. Durangoko San Roke kaleko biribilgunetik Maspeko biribilgunera doan bariantea ere etenda egongo da.

Atzo Durango-Durango Emakumeen Saria klasikoa lehiatu zuten eta Megan Guarnier estatubatuarrak irabazi zuen.

Gaurko atariko probaren profila:


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!