Megan Guarnier estatubatuarrak irabazi du Durangoko klasikoa

Anboto 2016ko api. 12a, 19:12

Aurtengo podiuma

Elisa Longo eta biak ihes eginda heldu dira. Guarnier azkarragoa izan da esprintean. Emma Johanssonek osatu du podiuma.

Tropela osorik joan da azkeneko bi igoerak heldu arte. Garairako lehenengo igoeran —Gerediagatik— Megan Guarnier (DLT), Elisa Longo (WHI) eta Audrey Cordonek (WHI) ihes egin dute. Bigarren igoera ikusgarria izan da. Iurretatik San Juan de Momoitira igo dira %17ra arteko aldapekin. Ikusmin handia eragin du igoera horrek eta zale asko batu da errepide bazterrean. Cordonek amore eman du eta atzean geratu da. Guarnier eta Longo 55 segundoko aldearekin igaro dira mendate gainetik. Estatubatuarrak esprinterako dohai hobeak ditu eta ez du hutsik egin. 30 urteko txirrindulariak denboraldiko lehenengo garaipena lortu du Durangon. Lehenengo euskalduna Ane Santesteban izan da, bederatzigarren tokian. Irabazleak 39 kilometro orduko batez bestekoa egin du. Bizkaia-Durangoko onena Mavi Garcia izan da 33. postuan.

Gaur Durangon aritu diren txirrindulari guztiek Emakumeen Birari ekingo diote bihar Iurretan hasi eta amaituko den atariko erlojupekoagaz.


SAILKAPENA NAGUSIA

1- Megan Guarnier (Boels Dolmans)

2- Elisa Longo (WIGGLE HIGH5)

3- Emma Johansson (WIGGLE HIGH5)

TARTEKO HELMUGA ETA ESPRINT BEREZIAK: Anna Trevisi (Ale Cipollini)

MENDIKO SAILKAPENA: Elisa Longo

LEHENENGO EUSKALDUNA: Ane Santesteban (Ale Cippolini)

Megan Guarnier (tiraka) eta Elisa Longo (gurpilean) Madalenatik Ermodo kalean sartu diren unea. Helmugarako 200 bat metroren faltan. (Bideoa: Julen Orbegozo)

 

Elisa Longo San Juan Momoitiorako azken igoeran tiraka eta bere gurpilean Megan Guarnier.

Igoerako beste une bat:

Megan Guarnier helmugan sartu den unea:

Ane Santesteban lehenengo euskalduna izan da:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!