Durangaldeko Merinaldearen Amankomunazgoan Iurretan eta Abadiñon organikoa kudeatzeko kanpaina jarri du martxan. Bosgarren kontenedorearen eta autokonpostaren erabilera bultzatzea dute helburu.
Bosgarren kontenedorean edo edukiontzi marroian ondorengo hondakinak bota daitezke: kozinatu ez ditugun lekaleen, fruituen, barazkien eta pasten hondarrak, landareen hondarrak eta fruituen hezurrak. Paperezko ahozapi zikinak ere sar daitezke. Edukiontzi horretan ezin dira bota haragi, arrain eta gazta hondarrak, arraultza oskolak, animalientzako janaria, lurra, pixoihalak eta zigarro-puntak.
Etxeko konpostajearen inguruko kanpainarekin lorategi edo lurra duten etxebizitzetan konpostajea bultzatzea da helburua. Edukiontzi marroietan ez bezala, etxeko konpostajeak edozein hondakin organiko onartzen du, bai freskoa eta baita kozinatutakoa ere. Sistema horri esker, hondakin organikoak etxean tratatu daitezke, eta lorategietan zein ortuetan erabiltzeko konposta da horren emaitza.
Amankomunazgoan informazio gehiago jasotzeko:
www.organikoadurangaldean.com
Telef. 946232522
organikoa.mdurango@bizkaia.org