Bosgarren edukiontzia eta etxeko konpostajea indartuko dute Abadiñon eta Iurretan

Anboto 2014ko urt. 24a, 13:29

Amankomunazgoak informazio guneak, tailerrak, ikastaroak eta batzarrak antolatu ditu herritar eta ekoizleekin bosgarren edukiontziaren eta etxeko konpostajearen kanpainaren barruan; helburua hondakin organikoa eta gainerako hondakinak bereiztea da.

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak proiektu pilotu bat abiarazi du Iurretan eta Abadiñon. Ekimen horrek bi helburu ditu: batetik, bosgarren edukiontzia edo edukiontzi marroia jartzea hiriguneetan; eta, bestetik, landa eremuetako etxeetan konpostatzeko sistema martxan jartzea. Informazio eta sentsibilizazio kanpaina abiatu dute, herritarrek eta hondakin ekoizle txiki eta handiek ekimenaren berri izan dezaten. Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu du proiektua.

Bosgarren edukiontzia

Edukiontzi berriaren inguruko informazioagaz Amankomunazgoak blog bat sortu du. Gainera, kontsultak telefonoz eta posta elektroniko bidez egiteko aukera eskainiko dute. Kale eta plazetan informazio guneak zabalduko dituzte eta informazio saioak ere antolatuko dituzte.

Kanpainan parte hartzea borondatezkoa da. Ekimenagaz bat egiten duten familia eta ekoizleek behar duten material guztia doan jasoko dute. Helburu nagusia hondakin organikoa eta gainerako hondakinak bereiztea da.

Bosgarren edukiontzian edo edukiontzi marroian, hondakin hauek sar daitezke: kozinatu ez ditugun lekaleen, fruituen, barazkien eta pasten hondarrak, landareen hondarrak, eta fruituen hezurrak. Papera eta paperezko ahozapi zikinak ere sartu daitezke. Edukiontzi horretan ezin dira sartu haragi, arrain eta gazta hondarrak, arrautza oskolak, animalientzako janaria, lurra, pixoihalak eta zigarro-puntak.

Etxeko konpostajea

Etxeko konpostajearen inguruko kanpainarekin lorategi edo lurra duten etxebizitzetan konpostajea bultzatu gura du Amankomunazgoak. Edukiontzi marroietan ez bezala, etxeko konpostajeak edozein hondakin organiko onartzen du, bai freskoak, bai kozinatutakoak. Sistema horri esker, hondakin organikoak etxean tratatu daitezke, eta lorategietan zein ortuetan erabiltzeko konposta da horren emaitza. 

  • ABADIÑOKO EKINTZAK    
  1. AUTOKOMPOSTA informazio-batzarra: urtarrilaren 29an, 18:30:20:00etara, Errota kultur etxean.
  2. AUTOKOMPOSTA informazio-batzarra: urtarrilaren 31n, 18:30etik 20:00etara, Astola etxean.
  3. 5. EDUKIONTZIA informazio-gunea: otsailaren 5ean, 10:30etik 13:30era, merkatua izaten den tokian. Perulanda kalean.
  4. 5. EDUKIONTZIA partaidetza foroa: otsailaren 12an, 19:00etatik 20:00etara, Errota kultur etxean.
  5. AUTOKOMPOSTA tailerra: otsailaren 19an, 19:00etatik 20:00etara, Errota kultur etxean.
  6. 5. EDUKIONTZIA informazio-gunea: otsailaren 23an, 11:30etaik 14:30era, Matienako elizaren inguruan.
  7. 5. EDUKIONTZIA partaidetza foroa; otsailaren 26an, 19:00etatik 20:00etara, Errota kultur etxean.
  8. AUTOKOMPOSTA tailerra: martxoaren 5ean, 19:00etatik 20:00etara, Errota kultur etxean.
  9. 5. EDUKIONTZIA partaidetza foroa: martxoaren 12an, 19:00etatik 20:00etara, Errota kultur etxean.

 

  • IURRETAKO EKINTZAK    
  1. AUTOKOMPOSTA informazio-batzarra: urtarrilaren 27an, 18:30:20:00etara, Amezketako txokoan.
  2. AUTOKOMPOSTA informazio-batzarra: urtarrilaren 28n, 18:30etik 20:00etara, Orozketako txokoan.
  3. AUTOKOMPOSTA informazio-batzarra: urtarrilaren 30ean, 18:30etik 20:00etara, Ibarretxe kultur etxean.
  4. 5. EDUKIONTZIA informazio-gunea: otsailaren 6an, 10:030etik 13:30era, merkatua izaten den tokian. Dantzari kalean.
  5. 5. EDUKIONTZIA partaidetza foroa: otsailaren 13an, 19:00etatik 20:00etara, Ibarretxe kultur etxean.
  6. AUTOKOMPOSTA tailerra: otsailaren 17, 19:00etatik 20:00etara, Ibarretxe kultur etxean.
  7. 5. EDUKIONTZIA informazio-gunea; otsailaren 21ean, 18:00etatik 21:00etara, Dantzari kalean.
  8. 5. EDUKIONTZIA partaidetza foroa: otsailaren 27an, 19:00etatik 20:00etara, Ibarretxe kultur etxean.
  9. AUTOKOMPOSTA tailerra: martxoaren 3an, 19:00etatik 20:00etara, Ibarretxe kultur etxean.
  10. 5. EDUKIONTZIA partaidetza foroa: martxoaren 13an, 19:00etatik 20:00etara, Ibarretxe kultur etxean.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!