220 lagun prest daude bosgarren kontainerra erabiltzeko

Anboto 2014ko ots. 13a, 10:06

Amankomunazgoak Iurretan eta Abadiñoko Traña-Matienan bosgarren kontainerra –hondakin organikoarena– erabiltzeko esperientzia pilotua martxan ipini du. Batzar informatiboak egin dituzte, eta espero baino arrakasta handiagoa eduki dutela esan dute arduradunek. Horren erakusle, proiektua abiatzeko eskuratutako materiala agortu izana.

 

Iurretan 101 lagun egon ziren, eta Traña-Matienan 102k parte hartu zuten bi herrietan bosgarren edukiontziaren zehaztasunak emateko antolatutako informazio-guneetan.  Zalantzak argitzeko etxeetarako ontziak , poltsa konpostagarriak eta kaleko kontainerraren giltz ajasotzeko aukera izan zuten herritarrek. Horretaz gainera, beste herritar batzuek ere eman dute izena telefonoz edo webgunearen bidez. Dagoeneko, guztira, 220 bat lagun daude prest bosgarren edukiontzia erabiltzeko.  

Bestalde, landa eremuetan autokonpostajea bultzatuko dute, eta auzoka batzarrak egin dituzte, egitasmoa azaltzeko. Arduradunek azaldu dute oraindik auzotarrek badaukatela aukera konpost ontziak hartzeko. 946 232 522 telefonora deitu beharko dute horretarako. Interesa dutenek formakuntza tailer batean parte hartuko dute, konposta zelan egin ikasteko.

Esan bezala, oraingoz 220 bat lagunek eman dute izena ekimenean. Arrakasta handia izan du ekimenak amankomunazgoko arduradunek azaldu dutenez, eta materiala agortu egin da. Edonola ere oraindik eskaerak egin daitezke; itxaron-zerrenda egongo dira, materiala jasotzerakoan abisatzeko.

 
Asteon ere egin dituzte informazio bilerak. Atzo, Abadiñoko Matiena auzoan egin zen Errota kultur etxean. Gaur, Iurretan izango dute: Ibarretxe kultur etxean, 19:00etatik 20:00etara.
 
Autokonposterako izena ematea zabalik
 
 
 Informazio bilerak bukatuta famili asko dira bai Iurretan bai Abadiñon autoponposta egiteko izena ematera animatu direnak. Dena den, lehenengo esperientzia hau 75 partaidera dago mugatuta, eta izena emateko epeak zabalik jarraitzen du. Formakuntza tailerrera etorri eta materiala doan jasotzeko inskripzioa egitea derrigorrezkoa da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!