253 famili agertu dira prest bosgarren edukiontzia erabiltzeko

Anboto 2014ko otsailaren 14a

Bosgarren kontainerra, hondakin organikoena, erabiltzeko azkenengo informazio bilerak egin dituzte asteon. Horiek amaituta, 253 famili agertu dira prest bosgarren edukiontzia erabiltzeko.

 

Iurretan 121 familik erabiliko dute bosgarren kontainerra; horietatik 41 daude itxaron-zerrendan. Abadiñon, berriz, 132 familik parte hartuko dute Durangaldeko Amankomunazgoak abiatutako esperientzi pilotu horretan.

 

Bestalde, autokonposta egiteko 38 lagunek agertu dute interesa Iuirretan eta Abadiñon 36k. Bi herrietan itxaron-zerrendan dauden batzuk.

 

Durangaldeko Amankomunazgotik azaldu dutenez oraindik ere aukera dago egitasmoan parte hartzeko. Ohiko bideak erabiliz lortu daiteke informazio gehiago. Honako telefono zenbakia erabiliz, besteak beste: 946 232 522

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!