Hirugarren urtez segidan Espainiako txapelketa irabazi du Gurutze Fradesek

Anboto 2013ko urr. 7a, 11:22
Zapatuan Bartzelonako Calella herrian distantzia luzeko triatloien Espainiako txapelketa jokatu dute. Hirugarren urtez jarraian Gurutze Frades (MugarraTT) iurretarrak irabazi du emakumeetan.

Zapatuan Bartzelonako Calella herrian distantzia luzeko triatloien Espainiako txapelketa jokatu dute. Hirugarren urtez jarraian Gurutze Frades (MugarraTT) iurretarrak irabazi du emakumeetan.

 

2011n Orihuelan (Alakant); 2012an Calellan eta 2013an berriro Calellan. Bere ibilbidean Gurutze Fradesek hiru bider lehiatu du distantzia luzeko triatloien txapelketa eta hiruretan irabazi du. Zapatuan laugarren amaitu zuen Bartzelona-Marisme Challenge-a, baina bera izan zen estatuko aurreneko triatloilaria: 9.28.51. Bigarren tokian Helena Herrero sailkatu zen (9.37.25) eta hirugarren Arrate Mintegi: 10.16.36. Fradesek ia orduerdian jaitsi zuen iazko bere denbora.

 

Gizonetan Richard Calle izan zen irabazlea. Guztira 1.300 triatloilarik parte hartu zuten euriak eta haize boladek gogortuko Challenge-ean. Triatloilariak honako distantziatan aritu ziren: 3.800 metro igerian, 180 kilometro bizikletan eta 42 kilometro korrika.

 

Unai Urienen lehenengo iron man distantzia

 

Unai Urienentzat (MugarraTT) proba berezia izan zen Calellakoa. Denboraldiko helburu nagusienen artean zuen. Bere helburua ez zen lasterketa irabazi edo podiumean sartzea, bere ibilbideko lehen iron man distantzia amaitzea baizik. Eta lortu zuen. 545. tokian sailkatu zen: 11.16.08. Sare sozialetan bere sentzazioak deskribitu zituen: “Mentalki zein fisikoki oso gogorra eta luzea da. Maratoiko 14. kilometroan abaildu egin naiz. Buruak erretiratzeko esaten zidan eta hiru-lau bider negar egin dut amaitu ezingo nuela pentsatzean. Baina heldu beharra zegoen, bai ala bai”.

 

Gurutze Frades korrikako tartean:

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gurutze Frades eta Unai Urien igerian hasi aurretik:

 

\"\"

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!