Distantzia erdiko Extreme Man zirkuitua lau lasterketek osatzen dute. Lehenengo hirurak, Getxo, Salou eta domekan Narbonnen (Frantzia) jokatutakoak Mugarra triatloi taldeko Gurutze Fradesek irabazi ditu. Narbonne-n bigarren urtez jarraian irabazi du.
Distantzi erdiko Extreme Man batek honako distantziak ditu: 1,9 igeri, 90 bizikletan eta 21 korrika. Frades iurretarrak 4.39.37ko denbora erabili zuen domekan hiru modalitateetako 113 kilometroak osatzeko eta bera izan zen probako aurreneko emakumea. Sailkapen orokorrean 31. geratu zen. Garaipen horrekin, iazko lorpena berritu du eta marka berri baten atarian geratu da. Extreme Man distantzia erdiko triatloien zirkuitua lau probek osatzen dute eta orain arte jokatutako hirurak (Getxo, Salou eta Narbonne) Fradesen palmaresera joan dira. Laugarren eta azken proba Menorkan izango da irailaren 22an.