Marianne Vosek bere hautagaitza aurkeztu du lehenengo etapan

Anboto 2011ko eka. 10a, 09:35

Atzo hasi zen Emakumeen Bira. Holandarrak esprintean irabazi zuen Iurretan hasi eta amaitu zen etapa, sasoi betean dagoela argi utziz.

Atzo hasi zen Emakumeen Bira. Holandarrak esprintean irabazi zuen Iurretan hasi eta amaitu zen etapa, sasoi betean dagoela argi utziz.

Martitzenean Durango-Durango klasikoa irabaztetik zetorren Marianne Vos txirrindulariak indartsu hasi du Emakumeen Bira; etapa irabazteaz gainera, lider eta erregulartasunaren maillotak jantzi ditu; esprintean gailendu da txirrindulari holandarra. Podiuma, Ina Teutenberg eta Elizabeth Armiststead txirrindulariek osatu dute. Guztira, 01:54:38 behar izan du 75 kilometroko etapa burutzeko. Lehendabiziko euskal herritarra Eneritz Iturriaga abadiñarra izan da; 81.postuan amaitu zuen.

Atzo hasi, eta domeka arte, goi mailako txirrindulariak lehiatuko dira euskal errepideetan. Hain zuzen ere, 18 taldek parte hartuko dute aurtengo Emakumeen Biran, tartean, Diadora-Pasta Zara, Nederland Bloeit, Lotto edota Fassa Bartolo. Etxekoak ere saiatuko dira podiumeko lehenbiziko koskara igotzen; Eneritz Iturriaga abadiñarra eta Debabarrena-kitolgi taldeko Leire Olabarriak lehian arituko dira. Jon Elorriagak gidatzen duen Bizkaia-Pandak ere parte hartuko du lehian.

Atzoko etaparen ostean, gaur arratsaldean bigarrena abiatuko da, 15:30ean; Iurretatik irtengo da pelotoia, eta faboritoek aldeak egiteko aukera ona izango dute; Lekeitioko helmuga zeharkatu aurretik, Milloi birritan igo beharko dute-eta. Biharko etapak, hirugarrenak, bi sektore izango ditu. Goizean, Elorriotik Kanpazarrerako kronoigoera (7,6km) egin beharko dute. Arratsaldean, ostera, Deba-Deba etapa egongo da. Azken etapa, jada klasiko bilakatu den Urduña-Urduña izango da. Domeka goizean ekingo diote ibilbideari, eta 3.mailako Garate eta 2.mailako Barrerilla igo ostean, Urduñako igoerari ekin beharko diote txirrindulariek. Erabakigarria izan daiteke azken igoera hau.

[img]http://www.anboto.org/images/9600/9612/1.jpg[/img]

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!