Marianne Vosek eraman du Emakumeen Bira

Anboto 2011ko eka. 13a, 08:57

Vosek sasoi betean dagoela erakutsi du. Bost garaipen posibleetatik hiru lortu ditu; beste bietan bigarren amaitu du.

Vosek sasoi betean dagoela erakutsi du. Bost garaipen posibleetatik hiru lortu ditu; beste bietan bigarren amaitu du.

Emma Johansson eta Judith Arndt txirrindulariek osatu dute podiuma. Iturriaga abadiñarra izan da lehenbiziko euskalduna; 21.postuan amaitu du bira.

Iragarpenak bete egin dira; Durango-Durango klasikoan irabazi ostean, Vos holandarra faboritoa zela argi geratu zen, eta XXIV. Emakumeen Bira ere nagusitasunagaz irabazi du; Iurretan, Lekeition eta Urduñan helmuga zeharkatzen lehenbizikoa izan zen. Zapatuko bi etapa partzialetan podiumeko bigarren mailan egoteagaz konformatu behar izan zen.

Honenbestez, Vosek bere bigarren Emakumeen Bira irabazi du ( lehena 2008an irabazi zuen). Lehenbiziko euskalduna, ostera, Eneritz Iturriaga abadiñarra izan zen; 21.amaitu du bira. Bizkaia-Durango taldeko Polona Batagelj txirrindulari eslobeniarrak bederatzigarren amaitu du Emakumeen Bira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!