Esprintean erabaki da Durangoko klasikoa; iaz bezala, Marianne Vos holandarrak irabazi du. Podiuma Emma Johansson eta Judith Arndt txirrindulariek osatu dute.
Durango-Durango Emakumeen Saria nazioarteko proba burutzen den hamargarren edizioa izan zen atzokoa. 110 kilometro inguruko ibilbidea egin behar izan zuten parte hartzaileek; guztira, 130 txirrindularik hasi zuten proba. UCI sailkapenean goian dabiltzan txirrindulariek, eta punta-puntako taldeek parte hartu zuten.
Emakumezkoen txirrindularitzak protagonista izaten jarraituko du asteon; bihar, hilak 9, Emakumeen Bira abiatuko da. Iurretan hasiko da lehenbiziko proba. Hain zuzen ere, lehenbiziko lasterketa horretan 75 kilometroko ibilbidea egin beharko dute txirrindulariek.