Senidetza hitzarmena sinatu dute Garaik eta Lantziegok

Anboto 2013ko mar. 19a, 10:30

100 lagunen bueltan batu ziren zapatuan Garain, herri bien arteko lotura sendotzeko asmoz

Gontzal Sarrigoitia alkateak adierazi du zapatuko jaialdia ondo atera zela. Sarrigoitiak eta Alfonso Luis Gonzalez Egilaz Lantziegoko alkateak sinatu zuten senidetza hitzarmena eta, gainera, oroigarri bat ere ipini zuten. Horren ondoan, mahasti bi eta arte bat landatu zituzten. Etxeitako artera bisita, ekitaldia, bazkaria eta erromeria izan zituzten ospakizunean. Gonbidatu guztientzako bazkaria Juantxu Larruzea sukaldariak prestatu zuen.

 

Aurrera begira, hartu-emanetan jarraitzeko borondatea agertu zuten alkate biek. Esaterako, jaietan bisitak trukatuko dituzte. Zapatuan Garain egindako ekitaldiak Lantziegon izango du buelta.

 

\"\" 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!