Badira 21 urte Garaiko dantza taldea Lantziegora (Araba) joan zela dantzara elkartruke ekimen baten barruan. Lantziegoko taldea azkenekoz Garaira dantzara etorri zela, berriz, 15 urte inguru. Aurten, berriro ere izango dira Garain eta saioa eskainiko dute, uztailaren 29an.

Horixe da nobedade nagusia azken ukituak lotzea falta dituen jai egitarauan. Horrezaz gainera, baina, izango da beste ekitaldirik. Iaz berreskuratutako asto-lasterketak eta erregela erakustaldiak ez dute hutsik egingo oraingoan ere ez. Izandako harrera onak ekitaldiak aurten ere mantentzea erabaki du Jai Batzordeak. Era berean, rock kontzertuek ere ez dute hutsik egingo.
Santiagorekin hasi eta San Inaziorekin amaitzen dituzte jaiak Garain, tartean Santa Ana ere ospatuz. Jai giroarekin amaitu ohi dute uztaila garaitarrek. Oraindik baina azken prestaketekin dihardute.