Lantziegogaz senidetza sinatuko dute hilaren 16an

Anboto 2013ko mar. 3a, 08:43

Garaiko Udalak senidetza hitzarmena sinatuko du Lantziegokoagaz, martxoaren 16an. Garain izango da ospakizuna, eta sinaduraz gainera, beste hainbat ekitaldi prestatu dituzte

Garaiko Udalak senidetza hitzarmena sinatuko du Lantziegokoagaz, martxoaren 16an. Garain izango da ospakizuna, eta sinaduraz gainera, beste hainbat ekitaldi prestatu dituzte.

 

Esaterako, bazkaria egingo dute frontoian. Dagoeneko, bazkarira joan gura duenak badauka apuntatzeko aukera udaletxean. Goizeko 11:00etan ondoetorria egingo diete lantziegarrei. Ostean, Etxeitako artea bisitatuko dute. 13:30ean egingo dute senidetza sinatzeko ekitaldia. 15:00etan hasiko da bazkaria, eta gero, Gardokiren erromeriagaz jarraituko du jaiak. Garai eta Lantziegoren arteko hartu-emana dantza taldeen eskutik hasi zen, duela 25 urte baino gehiago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!