Elorrioko Udaleko garbitzaileek greba mugagabean jarraitzen dute

Maialen Zuazubiskar 2019ko mai. 6a, 17:24

Elorrioko eraikin, eskola eta lokal publikoetako garbiketa-zerbitzuko langileek greba mugagabea hasi zuten joan zen astean. ELA sindikatuak jakitera eman zuenez,  murrizketekin amaitzea, langileen lan-kargetan hobekuntzak egitea eta kale-garbikuntzako langileekiko soldata arrakalagaz amaitzea eskatzen dute langileek.

"Astebete baino gehiago daramagu greban, eta oraindik ez dugu ez Eulen enpresaren ezta udalaren aldetik inolako deirik jaso negoziaketekin hasteko", salatu dute ELA sindikatuko kideek ohar bidez. Gainera, dagoeneko herriko eraikin publikoetan grebaren eragina nabari dela adierazi dute. 

Bestalde, sindikatuak Elorrioko Udalaren jarrera ere kritikatu du. "Udaleko erantzule gorenaren jarrera salatzen dugu, langileokin egindako asanblada batean ohartarazi baitzigun ez zela inolako negoziaziorik egongo greba bertan behera uzten ez bagenuen. Harridura sortzen diguten hitzak dira, ezkerreko jarrerak defendatu beharko lituzkeen pertsona batengandik baitatoz, lan-baldintzak hobetzea aldarrikatzen duten langileen mobilizazioak errespetetatu beharko lituzkeen pertsona, hain zuzen", esan dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!