Aritz Arginzonizen senitarteko eta lagunak Parisen dira, babesa eskaintzeko

Joseba Derteano 2017ko abe. 18a, 19:25
Arginzonizen senitarteko eta lagunak Parisen.

Gaur hasi da Arginzonizen epaiketa, senitartekoek jakinarazi dutenez.

Aritz Arginzonizi Espainian duen kondena 2018ko otsailean bukatzen zaion arren, gaurtik abenduaren 21 artean Parisen epaituko dute, Aitzol Iriondo lasartearrarekin batera. Aurrekaririk gabeko kasu bat dela salatu izan dute senitarteko eta lagunek. Asko Parisera joan dira, Arginzonizi babesa eskaintzeko.

Azaro amaieran manifestazioa egin zuten Elorrion 'Aritz Arginzoniz sustarretatik atara barik' lelopean.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!