'Aritz Arginzoniz sustarretatik atara barik' lemapean manifestazioa egin dute Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2017ko aza. 26a, 15:03

Aritz sustarretatik atara barik dinamikak antolatuta manifestazioa egin dute gaur Elorrion. 

Aritz Arginzoniz Espainiako Polizia Nazionalak 2008an atxilotu zuen, eta orduz geroztik, Espainiako hainbat espetxetan egon da. Kondena bete ostean, hiru hilabete geratzen zaizkio Espainian kondena betetzeko, abenduan Frantzian epaituko dute Arginzoniz. 

Gaurko manifestazioan Arginzonizen senitarteko eta lagunek jakitera eman dutenez, Arginzoniz dagoeneko Fresneseko (Paris) espetxean dago, eta "aurrekaririk gabeko kasu baten aurrean" daudela adierazi dute. "Ezin dugu ahaztu erabaki politikoak direla Aritz preso mantentzeko arrazoiak, eta dispertsio, isolamendu, argi gabeko ziega, tortura eta azken minutuko epaiak, bera pertsona moduan suntsitzeko erabiltzen ari direla", jarraitu dute. 

Hori horrela, Arginzonizen senitarteko eta lagunek herritarrei kalera irteten eta salatzeko deia egin diete. "Denok batera indarra eginaz bakarrik geratuko dugu eta espetxe politika anker hau", adierazi dute.

Horrez gain, gaurko manifestazioan abenduko mobilizazioen berri eman diete herritarrei Aritz sustarretatik atara barik dinamikako kideek. Abenduaren 9an Parisera eta abenduaren 18an Aritz Arginzoniez epaiketera joateko deia luzatu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!