Judoaren jaia Uematsu anaiekin

Anboto 2011ko aza. 18a, 09:29

Portugaleteko Uematsu anaiek stage-a eskaini zuten pilotalekuan

Portugaleteko Uematsu anaiek stage-a eskaini zuten pilotalekuan.

 \"\"

Durangoko Ezkurdi Jai-Alain judoa izan zen protagonista nagusi joan zen asteburuan. Durango Judo Taldeak gonbidatuta, Uematsu anaiek bertaratu zirenen judo gosea asetu zuten.

 

Antolatzaileek judoka bien kalitatea azpaimarratu dute, “baina ez irakatsi zutenarengatik bakarrik, baita bertaratu zirenenganako erakutsi zuten hurbiltasunagatik ere”. Horrez gainera, ez zuten arazorik izan bertaratutakoen dudak argitzeko: “Oinarrizko teknikak hain modu argigarrian eman dituzte, esperientzia dugunak ere hainbat ikasbide atera ditugula”. Kiyoshi Uematsu Londresko Joko Olinpikoetan sartzeko lehiatzen dabil gaur egun. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!