Elorriok igoera lortu du, hirugarren urtez jarraian

Anboto 2011ko mai. 30a, 10:02

Arratiaren aurka bina berdindu ostean, Ohorezko mailara igotzea lortu dute elorriarrek; jarraian lorturiko hirugarren igoera dute. Hirugarren postuan amaitu dute denboraldia.

Arratiaren aurka bina berdindu ostean, Ohorezko mailara igotzea lortu dute elorriarrek; jarraian lorturiko hirugarren igoera dute. Hirugarren postuan amaitu dute denboraldia.

Denboraldiko azken jardunaldira igoera ziurtatu barik iritsi ziren elorriarrak; Otxarkoagarekin jokatu dute igoerako hirugarren postua. Elorrioko taldeaz gain, Gatika eta Erandiok ere lortu dute igoera. Hiru urtean Lehendabiziko Erregionaletik Ohorezko mailara igotzea lortu dute elorriarrek.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!