Berdinketa garrantzitsua lortuta

Anboto 2010ko ots. 1a, 14:58

Lehen erregionaleko 19. jardunaldia jokatu da asteburuan, eta Elorriok puntu garrantzitsua lortu du Urdulizen aurka. Partidu guztiak irabazita zituen Urdulizek.

Lehen erregionaleko 19. jardunaldia jokatu da asteburuan, eta Elorriok puntu garrantzitsua lortu du Urdulizen aurka. Partidu guztiak irabazita zituen Urdulizek. Etxean berdintzea ez normalean pozerako albistea, baina arerioa zein zen kontuan edukita, Elorriok puntu garrantzitsua lortu duela esan daiteke; Urdulizek orain arte jokoan egondako puntu guztiak eskuratuak zituen. 1-1 izan zen azken emaitza, eta sailakpenean 1. eta 2. postuetan aurkitzen dira. Urdulizek 55 puntu ditu, eta Elorriok 38. Iurretakok ere 38 puntu ditu, Berriatuarekin 0-0 berdindu ostean. Nor baino nor jarraitzen dute, beraz, eskualdeko bi taldeek. Bestalde, Zalduak 0-1 irabazi zuen Lekeitioren etxean, eta 11. postuan dago 24 puntugaz.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!