Bost futbol taldek liga hasiko dute asteburuan

Anboto 2010ko ira. 16a, 09:54

Asteburu honetan futbol ligari ekingo diote, Berrizek ohorezko mailan, Elorriok goren mailan, Iurretako zein Zalduak lehenengo erregionalean eta Elorriok emakumeen bigarren erregional mailan.

Asteburu honetan futbol ligari ekingo diote, Berrizek ohorezko mailan, Elorriok goren mailan, Iurretako zein Zalduak lehenengo erregionalean eta Elorriok emakumeen bigarren erregional mailan. Berrizek Sestaon jokatuko du denboraldiko lehenengo neurketa, San Pedro taldearen aurka. Urte bian beste hainbeste igoera lortu dituen Elorriok ere etxetik kanpora ekingo dio ligari; Sopelanan, hain zuzen ere. Iurretakok Berriatuko bisitatuko du, eta Zalduak Ibarsusi jasoko du etxean. Emakumeetan Elorriok Sopuertaren kontra jokatuko du etxean. Areto futbolean bigarren erregionaleko liga ere asteburu honetan hasiko dute Gu Lagunak eta Dantxari taldeek. Gu Lagunakek Sestao B jasoko du bihar etxean, eta Dantxarik Derioko Txorierriren kantxa bisitatuko du domekan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!