Elorrioko mutilak Ohorezko Mailara igoera lortzen saiatuko da zapatuan; bi puntuko aldea dauka laugarren sailkatua den Otxarkoagarekiko.
Denboraldiko azkeneko partiduan Arratiaren kontra jokatuko dute elorriarrek, bihar, 17:00etan; Otxarkoagak, ostera, Ugaoren aurka jokatuko du. Bestalde, Berrizek Ohorezko mailari eusteko azken aukera du zapatuan, 17:30ean, Bermeon. Hain zuzen ere, Berrizek hiru puntuak lortu behar ditu, eta horrez gainera, Basurto-Ugeraga eta Retuerto-Balmaseda partiduetako emaitzei itxaron behar die.