Jolas Libreko Gunea astelehenean bueltatuko da Landako Gunera

E.H. 2026ko urtarrilaren 16a

Udalak hirugarren moduluan ipiniko du zerbitzua. Jolaslekua egunero egongo da erabilgarri, maiatzaren erdialdera arte, 16:15etik 20:00etara. 

Durangoko Udalak Jolas Libreko Gunea ipiniko du martxan, atzera ere, astelehenetik aurrera. Zerbitzua eraikineko hirugarren moduluan ipiniko dute, Musika Eskolari begirako zatian. 16:15etik 20:00etara egongo da zabalik, egunero, maiatzaren 17ra bitartean. Dena dela, udalak iragarri du Landako Guneko musika jaialdi bi direla eta (40 Minutu Rock eta Bonustrack), zerbitzua eten egin beharko dela otsaileko eta apirileko aste bitan.

Udalak gaineratu du zerbitzua 100 egunetan baino gehiagotan egongo dela zabalik, eta 290 pertsonara handituko duela zerbitzuko aforoa. Zehaztu duenez, "autobabeserako plan berri bati esker" lortuko dute kopuru hori.

Azkenik, udalak San Inazioko parkea estaliko duela gogorarazi du.   

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!