Soziedad Alkoholika, The Toy Dolls, Segismundo Toxicomano eta Kaotiko, besteak beste, Bonustrack jaialdiaren edizio berrian

A. M. 2026ko urtarrilaren 14a

Gaur iragarri du Bonustrack jaialdiak aurtengo edizioan parte hartuko duten taldeen zerrenda. Apirilaren 18an izango da musika jaialdia, Durangoko Landako Gunean. Sarrerak www.pintorrock.com atarian daude salgai. 10:00etan hasiko da jaialdia eta 02:00ak arte luzatuko da, antolatzaileen arabera. 

Hau da jaialdian parte hartuko duten musika taldeen zerrenda: 

  • Soziedad Alkoholika
  • The Toy Dolls
  • Segismundo Toxicomano
  • Kaotiko
  • Kaos Urbano
  • El ultimo ke zierre
  • Josetxu Piperrak
  • Juantxo Skalari
  • Manifa
  • Alfredo Piedrafita
  • Dinamita
  • Disolventex

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!