Urtarrilean hasiko dira San Inazioko txintxaunak berritzen

E.H. 2025eko abenduaren 27a

Jolas eremua estaliko dute, eta kirol kantxa hobetuko. Udalak 330.000 euroko inbertsioa egingo du. Lanek bost hilabete iraungo dute. 

Durangoko Udala urtarrilean hasiko da San Inazioko aisialdi eremua moldatzen. Aldaketa azpimarragarrietako bat txintxaunak estaltzea izango da. 350 metro karratuko azalera estaliko dute guztira. Egiturak egurrezko arkupe bat izango du, polikarbonato trinkozko geruza batekin. Era ebrean, zutabeak hormigoi armatuz zimendatuko dituzte.

Estalkiaz gainera, moldaketak egingo dituzte txintxaunetan ere. Gaur egungo jolasetako hiru mantenduko dituzte, eta lau jolas berri gehituko dizkiete horiei. Parkeko zoladura ere erabat berrituko dute: lodiera desberdineko kautxua ipiniko dute. Era berean, alboko kirol kantxako zorua berrituko dute, irristagarritasuna gutxitzeko. Hesiak ipiniko dituzte perimetroan, eta ping pong mahaiak berrituko dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!