40 Minutu Rock elkartasun jaialdiak aurtengo edizioan zein taldek parte hartuko duten iragarri du: Zea Mays, Brigade Loco, Merina Gris, Kiliki, Zeker, Naxker, Marte Lasarte, EH Sukarra, Non Servium, Les Testarudes, Neomak, Nafarroa 1512 eta Ezezez taldeak ariko dira. Karpa txikian ostera, Chicabeat & Rockv Violencia, Matah, Labar, Adur, Sembrando Kaos, DJ Pibikens eta Kene.MP3 ariko dira.
Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude honako gune honetan. Azokako egunetan ere sarrerak saltzen egongo direla jakitera eman dute, Artekale kaleko 12. atariaren alboan.