Bidezabal seigarren sailkatu da 20 urtez azpiko Europako kross txapelketan

Anboto 2025ko ots. 2a, 20:04

Laia Cariñanos, Axpe Aja, Andrea Buenavida eta Ixone Sanchez.

Durangoko Bidezabal atletismo klubak seigarren postua lortu du bere ibilbideko nazioarteko lehenengo partehartzean. Hain zuzen ere, bosgarren tokian sailkatu da 20 urtez azpiko Europako kross txapelketan. Bidezabal taldeko Laia Cariñanos, Axpe Aja, Andrea Buenavida eta Ixone Sanchez kideek parte hartu dute Portugalgo Vilamoura herrian egin den proban.

42 urteko ibilbidean, nazioarteko hitzordu batean lehiatu den lehenengo biderra du Bidezabalek. Pozik daude taldekideak lortu duten emaitzagaz. "Pozik gaude, noski. Europako txapelketa batera sailkatze hutsa lorpena da, baina emaitza bikaina lortu dugu, gainera!", adierazi diote ANBOTOri klubetik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!