[BIDEOA]: Saioa Basabe 'Podgazt' saioan

Anboto 2024ko aza. 26a, 12:19

Gazteei zuzendutako podkastak eskualdeko protagonistak izango ditu. Mankomunitateak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztedi Durangaldea proiektuaren barruan martxan ipinitako egitasmoa babestu du ANBOTOk.

Aste honetan Saioa Basabe elkarrizketatu du Jon Gomez Garaik. Basabe Durangaldeko gazte saregilea da.

Podgazt saioko seigarren elkarrizketa da gaurkoa. Aurretik honako protagonista hauek izan ditu: Dani Nuñez elorriarra,  Pello Zabarte Berbaro elkarteko kudeatzailea, Onintze Garcia abeslari zornotzarra,  Eneko Abasolo 'Abarkas' bertsolaria, Athleticeko futbolaria den Irene Oguiza, Atxondoko Akebaso jatetxeko Izorne LuengoGontzal Murgoitio mendi korrikalaria, 'Barratik Kalera saioko' Elene Barrutia eta Lucia Meruelo elkarrizketatu ditu Garaik, Geu Be elkarteko Julen Bengoa eta Oier Domarco, eta, Oihana Azkorbebeitia korrikalaria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!