[BIDEOA] Izorne Luengo Akebaso jatetxeko arduraduna 'Podgazt' saioan

Anboto 2024ko urr. 14a, 12:17

Gazteei zuzendutako podkastak eskualdeko protagonistak izango ditu. Mankomunitateak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztedi Durangaldea proiektuaren barruan martxan ipinitako egitasmoa babestu du ANBOTOk.

Aste honetan Atxondoko Akebaso jatetxeko arduraduna den Izorne Luengo elkarrizketatu du Jon Gomez Garaik.

Podgazt saioko bosgarren elkarrizketa da gaurkoa. Aurretik, Gontzal Murgoitio mendi korrikalaria, 'Barratik Kalera saioko' Elene Barrutia eta Lucia Meruelo elkarrizketatu ditu Garaik, Geu Be elkarteko Julen Bengoa eta Oier Domarco, eta, Oihana Azkorbebeitia korrikalaria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!