[BIDEOA] 'Barratik kalera' saio arrakastatsuko Elene Barrutia eta Lucia Meruelo 'Podgazt' saioan

Anboto 2024ko ira. 30a, 10:47

Gazteei zuzendutako podkastak eskualdeko protagonistak izango ditu. Mankomunitateak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztedi Durangaldea proiektuaren barruan martxan ipinitako egitasmoa babestu du ANBOTOk.

Gaurkoan 'Barratik kalera' saio arrakastatsuko Elene Barrutia eta Lucia Meruelo elkarrizketatu ditu Jon Gomez Garaik.

Podgazt saioko hirugarren elkarrizketa da gaurkoa. Aurretik Geu Be elkarteko Julen Bengoa eta Oier Domarco, eta, Oihana Azkorbebeitia korrikalaria elkarrizketatu ditu Garaik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!