[BIDEOA]: Gontzal Murgoitio mendi korrikalaria 'Podgazt' saioan

Anboto 2024ko urr. 9a, 09:52

Gazteei zuzendutako podkastak eskualdeko protagonistak izango ditu. Mankomunitateak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztedi Durangaldea proiektuaren barruan martxan ipinitako egitasmoa babestu du ANBOTOk.

Aste honetan Gontzal Murgoitio mendi korrikalari elorriarra elkarrizketatu du Jon Gomez Garaik.

Podgazt saioko laugarren elkarrizketa da gaurkoa. Aurretik, 'Barratik Kalera saioko' Elene Barrutia eta Lucia Meruelo elkarrizketatu ditu Garaik, Geu Be elkarteko Julen Bengoa eta Oier Domarco, eta, Oihana Azkorbebeitia korrikalaria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!