[ARGAZKI GALERIA] Paul Bereziartuak eta Enara Oronozek garaipena errepikatu dute Durangoko mendi duatloian

Anboto 2024ko urr. 5a, 20:53

Erreleboka, durangarrak izan dira protagonista: Oier Ariznabarreta eta Txomin Marañon gizonetan; eta Paule eta Maier Miota emakumeetan.

Durangoko II. Mendi Duatloiak Euskal Herriko zirkuituari hasiera eman dio gaur. Aurtengo bigarren aldiak iazko garaile berak izan ditu: Paul Bereziartua durangarra gizonetan eta Enara Oronoz iruindarra emakumeetan. Beraz, eurak dira zirkuituko lehenengo liderrak.

Bereziartua pozik zegoen egindako lanarekin. "Hasieratik oso sentsazio onak izan ditut. Neure erritmoa ipini ahal izan dut. Sakatzeko gorputza nuen eta aprobetxatu egin dut", adierazi du Mugarra Triatloi Taldeko gazteak. Josu Urrestarazuk eta Unai Mateosek osatu dute podiuma.

Emakumeetan Maite Urteaga sailkatu da bigarren eta Gasteizen bizi den Nekane Pradera mallabitarra hirugarren.

Erreleboka, durangarrak izan dira protagonista: Oier Ariznabarretak eta Txomin Marañonek irabazi dute gizonetan; eta Mugarra Triatloi Taldeko Paule eta Maier Miota ahiztek emakumeetan. Errelebo mistoan Nerea Urgoiti eta Jurgi Gorostiza nagusitu dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!