Gizonetan Mugarra Triatloi Taldeko Paul Bereziartua durangarrak irabazi du duatloia eta Euskal Herriko txapela jantzi du 25 urtez azpiko mailan. Zirkuituko lehenengo hiru lasterketak irabazi dituen Josu Urrestarazuk zorte txarra izan du. Bizikletako tartean, lider zihoala, katea irten zaio eta irabazlearengandik 20 minutura heldu da helmugara. Unai Mateosek eta Iñaki Isasik osatu dute podiuma. Isasik Euskal Herriko txapela jantzi du 40 urtetik gorako mailan. Elite mailako txapela Hugo Matiasentzat izan da.
Emakumeetan Enara Oronoz iruindarrak irabazi ditu duatloia nahiz Euskal Herriko txapelketa. Hamar minutuko aldea atera dio Nekane Pradera bigarrenari. Ainara Pequeño geratu da hirugarren. Azken hori Euskal Herriko txapeldun geratu da 35 urtetik gorako mailan.
Banaka ez ezik bikoteka ere aritu dira gaur. Hau da, batek korrikako tartea egin du eta besteak bizikletakoa. Gizonetan Enaitz Roteta eta Aitor San Sebastianek irabazi dute. Mugarra Triatloi Taldeko Iker Iglesias eta Jon Rodriguez bigarren geratu dira. Bikote mistoetan, Mikel Loizaga eta Nerea Iturriaga nagusitu dira.
SAILKAPENAK
GIZONAK:
- Paul Bereziartua Plaza: 1.34.04
- Unai Mateos Garrido: 1.35.38
- Iñaki Isasi Flores: 1:36: 35
EMAKUMEAK:
- Enara Oronoz Mateo: 1:56:55
- Nekane Pradera Belar: 2:06:24
- Ainara Pequeño Uranga: 2.13:23
25 URTEZ AZPIKOA:
- Paul Bereziartua Plaza
EMAKUMEEN ELITEA:
- Enara Oronoz Mateo
GIZONEN ELITEA:
- Hugo Matias Teixeira: 1:39:22
35 URTETIK GORAKO EMAKUMEA:
- Ainara Pequeño Uranga
40 URTETIK GORAKO GIZONA:
- Iñaki Isasi Flores
TALDEKA:
- Garri Bikes
BIKOTEKA, GIZONAK:
- Enaitz Roteta / Aitor San Sebastian: 1:33:29
- Iker Iglesias / Jon Rodriguez: 1:40:46
- Xabier Unzueta / Mikel Arizmendiarrieta:1:41:59
BIKOTE MISTOAK:
- Mikel Loizaga / Nerea Iturriaga: 1.41:52
- Ivan Lopez / Marga Gonzalez: 1:50:54
- Ane Petrirena / Asier Antuña: 1:54:53