Bazen sasoi bat Antxintxika probak beti irabazle bera izaten zuena. 2010etik 2016ra, David Garciak zazpi bider segidan irabazi zuen Bergara eta Soraluze lotzen dituen 10 kilometroko lasterketa. Harrezkero, beste irabazle batzuk izan ditu —tartean Aitor Mimenza elorriarra 2017an eta 2018an—, baina sei urteren ostean Garcia bueltan da. Zapatuan zortzigarren bider irabazi zuen Antxintxika lasterketa. Bere denbora, honako hau: 30:27.
"Oso pozik nago. Nire lasterketa kuttunenetakoa da eta urte batzuk irabazi gabe egon ostean nire motibazio berriz hemen garaipena lortzea zen; gainera ikaragarrizko giroa egoten da", adierazi dio korrikalari durangarrak Goiena hedabideari.
Emakumeetan Ainara Urrutia izan da irabazlea.