XIII. Antxintxika Lasterketa jokatu zen zapatuan Soraluze eta Bergara artean. 358 korrikalarik parte-hartu zuten lasterketan Aitor Mimenza elorriarra izan zen bizkorrena. Bigarren postuan, berriz, Beñat Arnaiz arrasatearra sailkatu zen eta hirugarren postuan, Dabid Garcia durangarra. Durangaldea Runningeko korrikalaria, azken zazpi urteetako irabazlea izan da; 2010etik 2016ra edizio guztiak irabazi ditu Garciak.
Emakumezkoetan, berriz, Maider Uribe Bergarako korrikalaria izan zen garailea.