Soraluze eta Bergara lotzen dituen asteburuko proban —10 km— eskualdeko korrikalariak nagusitu dira. Gizonetan Aitor Mimenza elorriarrak irabazi du (31.48), Dabid Garcia durangarraren (32.21) eta David Rua elorriarraren (32.47) aurretik. Emakumeetan Araitz Villa abadiñarra izan da onena.
Araitz Villa erdian, irabazlearen garaikurrarekin.