Dabid Garciak zazpigarren bider irabazi du Antxintxika lasterketa

Joseba Derteano 2016ko aza. 7a, 09:57
Dabid Garcia Antxintxika lasterketan. (Argazkia: Goiena.eus)

Zazpi garaipenak bata bestearen atzetik etorri dira.

2010etik hona Bergara eta Soraluze lotzen dituen Antxintxika probak garaile bakarra ezagutzen du gizonetan: Dabid Garcia (Durangaldea Running). Zazpigarrenez jarraian irabazi du asteburuan. Durangaldeko beste korrikalari bik osatu dute podiuma: Aitor Mimenza elorriarrak eta Oier Ariznabarreta durangarrak, biak Durango Kirol Taldekoak. Garciaren taldekide June Arbeok bigarren amaitu du emakumeetan.

Bestalde, Ander Okamikak Gernikako proba irabazi du eta Silvia Trigueros bigarren sailkatu da Basauriko herri Krosean.

Dabid Garcia ezkerrean; Ariznabarreta eta Mimenza eskuman.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!