[BIDEOA] Tabirako Baquek Durangoko Udalaren eta zaleen berotasuna jaso du

Joseba Derteano 2022ko mai. 18a, 20:24

Ligako eta Kopako txapeldunek merezitako errekonozimendua jaso dute gaur.

Durangoko Udalak harrera instituzionala egin die gaur. Ima Garrastatxu alkateak zorionak eman dizkie. "Zorionak eta eskerrik asko Durangoren izena zuekin eramatearren eta zabaltzearren. Ohore bat da guretzat", adierazi du. Julion Rios alkateordeak klubaren historia luzea gogoratu du eta etorkizunean arrakasta gehiago opatu dizkie. Tabirakoko presidente Hilario Perezek eta Alicia Gomezek eskerrak eman dizkie udalari harreragaitik, bai eta kllubeko kide guztiei ere, urte osoan egindako lanagatik.

Ekitaldiaren ostean udaletxeko balkoira irten dira eta han batutako zaleekin ospatu dituzte aurtengo lorpenak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!