Peru Irazola bigarren izan da Espainiako Hard Enduro Txapelketako proban

Joseba Derteano 2021ko aza. 24a, 09:49
Peru Irazola Elgoibarko proban.

Elgoibarren lehiatu zen lasterketa, joan zen domekan.

Peru Irazola emaitza onak pilatzen ari da enduro txapelketetan. Urriaren hasieran pilotu ez-profesionalik onena izan zen munduko txapelketako proba batean, Palentzian. Handik aste bira podiumera igo zen Portugalgo enduro lasterketa batean. Emaitza horiei joan zen domekakoa gehitu behar zaie. Elgoibarren lehiatutako Espainiako Hard Enduro Txapelketako proban bigarren tokian sailkatu zen pilotu elorriarra.

Peru Irazola eskumako aldean, podiumeko bigarren postuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!