Peru Irazola hirugarren Portugalgo enduro txapelketako proba batean

Maialen Zuazubiskar 2021ko urr. 18a, 13:59

Galo´s Extreme txapelketan hirugarren izan da elorriarra. 

Peru Irazola Arbulu (Elorrio, 1994) hirugarrena izan da Portugalen jokatutako txapelketa batean. Urriaren 17an jokatutako prologoan bigarren denborarik onena lortu zuen elorriarrak, eta horrek hurrengo eguneko lasterketan onenen artean irtetzea ahalbidetu zion. Azkenean, ia bost orduko lasterketaren ostean, hirugarren izan zen helmugan elorriarra. Irazolak azaldu duenez, "gustora" dago Portugalen lortutako emaitzagaz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!