Pintaketak "gaitzetsi" eta "arbuiatu" dituzte Durangoko EAJk eta Herriaren Eskubideak

Ekaitz Herrera 2020ko mai. 21a, 17:09

Batzokiaren aurkako eta EAJren eta Herriaren Eskubidearen egoitzen aurkako pintaketak gaitzetsi dituzte bi alderdiek. Gertatutakoak "Durangoko herritarrek merezi duten bakearen eta bizikidetzaren aurka" erasoa dela esan du EAJk. Pintaketak "arbuiatu" ditu Herriaren Eskubideak, eta elkartasuna adierazi diete PSE-EEko eta EAJko kideei.

Durangoko EAJk herriko batzokiaren aurkako eta Artekalen duen lokalaren aurkako pintaketak gaitzetsi ditu. Azaldu du Durangoko pintaketegaz jada 12 direla Euskal Herrian antzerako "erasoak" izan dituzten batzokiak. Gertatutakoak "Durangoko herritarrek merezi duten bakearen eta bizikidetzaren aurka" egiten duela azaldu du. Bestalde, "elkartasuna" agertu du Herriaren Eskubidea taldearekiko, azken hauen egoitzan izandako pintaketa berdintsuak direla-eta. Jeltzaleek aurreratu dute hurrengo osoko bilkuran adierazpen bat egitea proposatuko dutela.

Herriaren Eskubideak ere "arbuiatu" egin ditu margoketak. Sare sozialetan azaldu duenez, talde moreak gaitzetsi egin ditu "Goienkalen duen egoitzan agertu diren pintaketak eta baita Batzokian, PSE-EEren egoitzan eta EAJren hauteskunde lokalean agertu direnak".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!