Pintaketak egin dituzte Durangoko Batzokian

Anboto 2020ko mai. 21a, 08:32

EAJren egoitzan, eta alderdiak hauteskundeetarako erabiltzen duen lokalean ‘Patxi Ruiz borrokan’ eta ‘Amnistia’ mezuekin pintaketak egin dituzte. Jeltzaleek gertaera gaitzetsi dute sare sozialetan: “Horrela ez!”.

Patxi Ruiz preso iruindarrak gose eta egarri grebari ekin zion maiatzaren 11n, ordutik, antzerako gertaerak eman dira Euskal Herriko hainbat herritan. Durangoko PSE-EEren Herriko Etxean ere, esaterako, antzeko mezuekin pintaketak egin zituzten duela egun batzuk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!