Pintaketak egin dituzte Durangoko Herriaren Eskubidearen eta Abadiñoko EAJren egoitzen kontra

Ekaitz Herrera 2020ko mai. 21a, 11:36

Durangon pintaketak egin dituzte batzokiaren eta Herriaren Eskubidea taldearen egoitzetan. Abadiñon, batzokia kaltetu dute. Ezezagun batzuek 'Amnistia' edo 'Patxi borrokan' moduko mezuak utzi dituzte margotuta

Joan zen asteburuan Durangoko PSE-EEren egoitza kaltetu bazuten, azken orduetan pintaketa gehiago egon dira beste alderdi politiko batzuen egoitzen aurka. Durangon EAJren batzokia eta Herriaren Eskubidea taldearen egoitza kaltetu dituzte. Abadiñon, ostera, batzokian agertu dira pintaketak. Alderdi politikoek gertatutakoaren balorazio bat egingo dutela aurreratu duten arren, oraingoz, ez dute halakorik kaleratu.

Abadiñoko batzokiaren aurkako pintaketak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!