Gaur hainbat ekimen antolatu dituzte Durangoko Udaletik urteurrena gogoratzeko bai. Gerediaga Elkarteak ere, besteak beste, hiru bideo argitaratu ditu interneten urteurrenaren harira. Durango 1936 Elkarteak, berriz, 110 testingantza batzen dituen webgunea berritu du.
Herri ekimenak
Badira bestetik, herritarrengandik sortutako beste ekimen batzuk leiho eta balkoietarako. Alde batetik Ikurriña edo zapi bat krespoi beltzarekin jartzeko deia egin dute sare sozialetan. Beste deialdi batek gaur, 21:00etan, Durango sirena hotsez betetzea proposatzen du.