Durango 1936 Elkarteak 110 testigantza batzen dituen webgunea berritu du

Anboto 2020ko mar. 30a, 22:14

'durango1936.org' webgunean 1.500 bideotik gora batu dituzte. Durangoko bonbardaketako lekukoen oroitzapenak jaso dituzte, besteak beste. Bideo honetan, Jose Antonio Olea Garaitaren berbak entzun daitezke.

Biharko egunez 83 urte beteko dira faxista italiarren hegazkinek, frankisten aginduz, Durango bonbardatu zutela. Egun horri dagozkion lekukotzak kontatzen dituzten bideoak aurkitu daitezke webgunean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!