Gerediagaren youtube kanaleko bigarren bideoa kaleko erakusketa egiteko erabili behar zituzten argazki zaharrekin osatu dute. Hirugarren bideoan 2016an Gerediaga Elkarteak ekoiztu zuen bonbardaketako aztarnei buruzko ikus-entzunezkoa ikusi daiteke.
Bideo horiez gainera, Durangoko Udalarekin bat, biharko egunerako Unai Iturriagak idatzitako adierazpen instituzionalean parte hartuko du Gerediaga Elkarteak, ohar batean jakinarazi duenez. Horrez gainera, bihar, www.durango.eus udalaren webgunean sareko ekimenak jasoz atal berezia bistaratuko da.
Herri ekimenak
Badira bestetik, herritarrengandik sortutako beste ekimen batzuk leiho eta balkoietarako. Alde batetik Ikurriña edo zapi bat krespoi beltzarekin jartzeko deia egin dute sare sozialetan. Beste deialdi batek bihar, 21:00etan, Durango sirena hotsez betetzea proposatzen du.